0

Udan ikus-entzungarriak

Posted by bebat on 2017-06-23 in Sailkatu gabea |

Euskadi Irratiko irratsaio bi aipatu nahi dizkizuet: lehena Mezularia (astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara), eta bigarrena Norteko ferrokarrila (Ostiraletan, 22:00etatik 23:00etara, eta larunbatetan, 15:00etan).

ETB1en, Chiloé  (Ostegunetan, 22:20ean), Ahoz aho (astelehenetik ostiralera 16:etatik 18:00etara) eta Burubero fest (asteazken gaueko 22:20ean) izan daitezke interesgarriak. Hurrengo asteetan hastekoa da Itsasontzi baten; oraindik ez da ageri eitb.eus-en zein egunetan emango duten, baina, saioaren iragarki bat ikusita, itxura ona hartzen diot.

Hau guztia goiko loturetan ez ezik, NAHIERAN ere badaukazue; bertan hainbat film ere dituzue ikusgai, Zorion perfektua eta Casual Day besteak beste.

0

Udan irakurgarriak: liburuak eta prentsa.

Posted by bebat on 2017-06-23 in Sailkatu gabea |

Horra bost liburu udarako; denak, zuek irakurtzeko modukoak. Azkenak,  Itsaslabarreko etxea, lan apur bat gehiago eskatuko dizue hiztegi aldetik, baina ahaleginak merezi du, nire ustez, ze Miren Agur Meabek mendebaldeko lexikoa eta sintaxia erabiltzen ditu eta hainbat hitz, esamolde eta esaldi integratu zenezakete zeuen “errepertorioan”.

Liburuen aipamenak Ikasbilekoak dira gehienak, eta hiztegia eta ariketak ATALAK webgunekoak:

Prentsari dagokionez, kontu eta gai interesgarriak topatuko dituzue ORTZADARren, gaur 8n eta HIRUKAn.

1

albiste berri-berriak: azterketa eta liburua

Posted by bebat on 2016-10-21 in gauzatu |

Begiratu azterketak eta liburuak izeneko orriak, kontu berriak aurkituko dituzue.

Copyright © 2016-2017 GU euskaltegiko BEBAT All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.