0

Udan ikus-entzungarriak

Posted by bebat on 2017-06-23 in Sailkatu gabea |

Euskadi Irratiko irratsaio bi aipatu nahi dizkizuet: lehena Mezularia (astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara), eta bigarrena Norteko ferrokarrila (Ostiraletan, 22:00etatik 23:00etara, eta larunbatetan, 15:00etan).

ETB1en, Chiloé  (Ostegunetan, 22:20ean), Ahoz aho (astelehenetik ostiralera 16:etatik 18:00etara) eta Burubero fest (asteazken gaueko 22:20ean) izan daitezke interesgarriak. Hurrengo asteetan hastekoa da Itsasontzi baten; oraindik ez da ageri eitb.eus-en zein egunetan emango duten, baina, saioaren iragarki bat ikusita, itxura ona hartzen diot.

Hau guztia goiko loturetan ez ezik, NAHIERAN ere badaukazue; bertan hainbat film ere dituzue ikusgai, Zorion perfektua eta Casual Day besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2016-2017 GU euskaltegiko BEBAT All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.